XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) Obraren exekuzio azterlanari buruzko Txosten Teknikoa.

Bertan, obra honen zailtasun nabarmenenak eta irtenbide posibleak aztertu eta bere exekuzio zuzena garantizatzeko lizitatzaileak kasuan-kasuan hartzen dituen konpromezuak zehaztuko dira.

Txostenak, Plegu honetan eta Preskripzio Teknikoenean oharterazitako arazo desberdinak aztertu beharko ditu bereziki eta era espresuan, obraren egingarritasuna eta eskainiriko Lan Programa baldintza eta eragin dezakeen alderdi orotan sakonduz.

Malkorrak, ahal den heinean, indusketa materialen garraiorako bide gisa Aldundiaren errepideak erabili beharrik suerta ez dadin moduan ordenatu beharko dira eta, hauek erabiltzea edo ukitzea beharrezko den kasuan, datak aipatu beharko dira, kontratistak bete beharko dituen epe partzial bezala erabili ahal daitezen.

c) Obren exekuziorako lan programa, non lanen burutzapenerako egindako azterketan oinarrituz eta eskaintzan konprometatu diren baliabide material eta giza baliabideekin bat etorriz, dokumentuz eta arrazionalki zehaztuko bait dira ihardueren sekuentzia eta berauetarako epe desberdinak.

Programaren garapen teknika, bide kritikoak eta burutzapen erraztasunak nabarmentzea, bai eta obren kontrol eskalonatuarentzako epe partzial adierazgarrienak konkretatzea ere ahalbide ditzan modukoa izango da.

Diagrama eta grafikoek aukera eman beharko dute espazio eta denborari dagokienean eraikuntz prozesuaren antolamendu eta koordinazioa nabarmenerazteko eta horren arabera inbertsio metatuak eta hilabeterokoak deduzitzeko.

Garai bakoitzeko lanak argi eta garbi zehaztu ahal izateko, obrak 1990eko Urrian hasten direla kontsideratuko da.

d) Obren burutzapenean esku hartuko duela aurrikusten den langilego teknikoaren izen zerrenda, bere koalifikazioaren eta esperientzia profesionalaren dokumentazio kreditatzailea gaineratuz eta Proiektuari dedikazio osoa, zatikakoa edo aholkularitzako dedikazioa eskainiko dion konstaraziz, eta halaber, haren exekuzio garaian zein egoitza izango duen.

Era guztietara, obran kontratistaren Ordezkari gisa ihardungo duen pertsona izendatu beharko da.

Obra-Ordezkariak nahitaez Bide, Kanal eta Portuetako Injineru izan beharko du eta obrak berak duen garrantziaren araberako esperientzia izan beharko du.

e) Obren exekuziorako erabiliko den makineriaren, baliabide laguntzaileen, instalazioen eta ekipoen zerrenda, bakoitzaren marka, eredua, potentzia eta edukiera adieraziz eta gaur egun daukatena eta adjudikaziodun suertatuz gero eskuratzea edo kontratatzea aurrikusten dutena seinalatuz.

Erabili beharreko baliabideak bil ditzan zerrendan, hauek zein obra motatara adskribatuko diren espezifikatu beharko da.

Ekipoaren ezaugarrietatik eta aurkezturiko Lan Programarekin bat etorriz, asteko batezbesteko errendimenduak eta obraren eskueran egongo diren egunen aurrikuspena deduzitu beharko da.

f) Proposamena bera, zeina Plegu honen Eranskinean azaltzen den ereduari zehatz-mehatz egokitu beharko zaion, ereduan oinarrituz dagokion eskaintza ekonomikoa egingo delarik.

Oinarrizko proposamena eta alternatibak.

1.- Proposamen bakoitzak, kontratuaren helburuari dagokionez lizitatzaileak eskaintzea egoki deritzon nahi adina proposamen desberdin barne hartu ahal izango du.

2.- Kasu orotan, lizitatzaileentzat derrigorrezkoa izango da Oinarrizko Proposamena formulatzea, behin-betikoz onetsitako Proiektuari (1988ko Uztaileko data duen Proiektua) esklusiboki eta hitzez hitz egokitua eta 30 hilabetetako exekuzio epearekin.